Euskararen Genesiaz (Saio eta Testigantza) (en Euskera)

Juan Miguel Munarriz Eraso · Pamiela Argitaletxea

Ver Precio
Envío a toda Colombia

Reseña del libro

Lan honen helburua euskararen jatorria ikertzen saiatzea zen. Lehenbiziko erronka, baina, nondik heldu gaiari zen, nondik hasi. Hondarrean, gaurko euskara izan zen abiapun- tua, zehazkiago, gaurko esaldiak. Horretarako, gramatika liburuak arakatuz, bereziki eglu gramatika-liburuetan aztertzen diren esaldi motak, hizkuntza osoa aztarnategitzat hartzea izan zen lana garatzea ahalbideratu zuena. Edozein aztarnategitan bezala, hizkuntzarenean ere aztarnak geruzetan sedimentaturik agertzen dira; berezitasun batekin: esaldiak eta gramatika-osagarriak nahasirik daude sedimentu horietan. Esaldi bildumak geruzaz geruza induskatzerakoan, beraz, bazterketak egiteaz gain, kotak markatzea baitezpadakoa izan zen. Ondorioz, hizkuntza-egoera desberdinak, garaiak eta beste hainbat berri jaso etaaztertu ahal izan ziren, hainbat non, jatorriaren bilaketak hizkuntzaren genesian barnatzera bideratu baitzuen ikerketa. Ondorioa liburu hau da. Bertan, j. M. Munarrizek ikerketa sakon eta harrigarriaren mailaz mailako prozesua eskaintzen du, euskararen barne-historia abiapuntuan, arkeologian erabili ohi denaren antzeko metodologiarekin garatua. Emaitza hizkuntzaren garabideari buruzko hipotesia da, euskararen genesiarena, alegia. Ekarpen ezinago berezia, beraz. Modu ulerterraz eta interesgarrian azaldua, ez bakarrik hizkuntz-adituentzat, euskararen garapenaz jakin-mina daukaten guztientzat baizik.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes